Colegio Ikasbide Ikastetxea

Egungo hezkuntza-eskaerei erantzuteko helburuz, Povedaren Pedagogia oinarri duten funtsezko ardatz batzuen arabera taxutu dugu hezkuntza-eskaintza:

  1. Eskola barne-hartzailea: eskolan ez dira desberdinak tratatzen, desberdintasunarekin lan egiten baino. Eskolan desberdintasuna (kulturen artekoa, gaitasunen artekoa, jokabideen artekoa, interesen artekoa...) kontuan hartzen da, abiapuntu gisa, gertaera natural gisa eta balore sozial gisa. Eskolan ikasle guzti-guztiak hartu egingo direla bermatuta dago, baita ikasle guztien desberdintasunak onartu eta errespetatuko direla ere.
  2. Eskola demokratikoa eta parte-hartzailea, bizitza familiarrean, harreran, aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetzan, parte-hartzean edo elkarrenganako laguntzan inspiratutako hezkuntza-era du, zeinean elkarrizketa, errespetua eta lagun-egitea nagusitzen diren. Portaera asertiboak, elkarrizketa, eta gatazkak modu baketsuen bidez konpontzea sustatzen dituen eskola. Giroak, testuinguruak, irakasleek eta irakasleak ez direnek, eskola-jarduerek eta eskolaz kanpoko jarduerek hezten duten eskola, zeinean eskola-elkarte guztia partaide den.
  3. Gizarte hurbilaz arduratzen den eskola, inguruko gizarte-agenteekiko lankidetza sortu eta nahi duen eskola, pertsonekin eta ingurumenarekin solidarioa den gizartea elkarrekin eraikitzeko asmoz. Ikasleei, gizarte-errealitatearekin eragiteko, konpromiso sozialeko eta inguruko gizarteen eskaerei erantzuteko ekintzak lehen pertsonan bizitzeko aukera ematen dieten esperientziak sustatzen dituena.
  4. Eskola berritzailea, etengabe sortzen diren baloreei irekita dagoena, irakatsi eta ikasteko prozesuan, gogoeta kritikoa, besteekiko lankidetza, bizikidetza konstruktiboa eta guztien harrera unibertsala eta barne-hartzailea sustatzen dituzten metodologiak sustatzen dituen eskola, kulturartekotasuna baliotzat hartzen duena eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak modu kritikoan erabiltzen dituena.
  5. Irakasleak hezkuntza-ekintzaren elementu erabakigarria diren eskola. Giltzarriak dira, planteamenduak paperetik ikastetxearen bizitzara igarotzea ahalbidetzen dutelako eta ikasleari lagun egiten, laguntzen dion eta koskortzeko prozesua ahalbidetzen dutelako. Gure ustez, beraz, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da koherentzia eta berrikuntzarako.
  6. Eta hori guztia zeharkatuz, kristau-eskola, fedezko bizipena, esperientzia eta adierazpena sustatzen dituena. Hezkuntza-prozesu guztien ardatza eta funtsa, kristau-dimentsio ebanjelizatzailea den eskola.

Misioa

Ikasbide Ikastetxea zeinaren erakunde titularra INSTITUZIO TERESIARRA den, Indautxuko auzoan dago. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten dira ikastetxean.

Bereizgarri hauek ditu ikastetxeak:

  • Kristau-sustraia eta inspirazioa du, eta berarentzat fedea bizitzan adierazten den gauza bat da.
  • Povedaren Pedagogiaren printzipioak ditu euskarri eta horiek bizi egiten saiatzen da.
  • Berarentzat hezkuntza-jarduera gizatiartzeko zeregina da, eta ikasleen garapen pertsonala gainerakoekiko elkarreraginean ahalik eta gehien sustatzen du.
  • Ingurunera eta bertako errealitate kulturaniztun eta eleaniztunera irekita dago, eta gizarte bidezkoagoa eraikitzen konprometituta dago.
  • Guztion proiektua eraikitzen eskola-elkarte guztiak parte har dezala sustatzen du.
  • Gizartean eta hezkuntzan gertatzen diren aldaketak kontuan hartzen dituen hezkuntza-erantzun berritzailea du.
  • Berarentzat aniztasuna aberastasuna da eta bere burua eskola barne-hartzailetzat hartzen du.

Ikuspena

Hauxe lortzeko lan egiten dugu:

  • Ikasleen giza heziketa osoa, bizitzari buruzko kristau-ikuspegiaren araberakoa, ikasleengan jarrera kritikoa eta konprometitua sustatuz.
  • Eskola-elkarteko kide guztien parte-hartze eta esku-hartze erantzukidea.
  • Ingurunean txertatzea eta mundu kulturaniztun eta eleaniztasunera irekitzea.
  • Gure gizarteko eskakizunei erantzun berritzailea emateagatik ezagut gaitzatela.

Horiek guztiek, irakasleak prestatu eta eguneratzeko etengabeko kezkaz.

Baloreak

Hauek dira gure ikastetxearen lan-sistemaren oinarri diren baloreak:

Gizatiartzeko zeregina

  • Tratu pertsonalizatua, adeitsua eta errespetuzkoa ematen dugu.
  • Gure ikasle guztiek izan ditzaketen gaitasunetan jarri dugu konfiantza.
  • Erabakiak libreki hartzeko eta beregain eta modu arduratsuan jokatzeko gaitasuna sustatzen dugu.
  • Parte-hartzea, ekimena, sormena, lankidetza edota konpromisoa sustatzen ditugu, besteak beste...

Lañotasuna eta lankidetza

  • Harreman adeitsuak eta lankidetza-ikaskuntza sustatzen ditugu.
  • Taldean lan egiten dugu eta elkarri aberasteko hezkuntza-jardunbidea partekatzen dugu.

Jarrera kritikoa eta proposatzailea sustatzea

  • Balore kristauetan heztea proposatzen dugu esplizituki.
  • Balore kristauen araberako esperientziak proposatzen ditugu.
  • Pentsarazten dugu, berotzen dugu, kezkak sortzen ditugu…

Etengabeko prestakuntzarekiko kezka

  • Geure jardunbideaz gogoeta egiten dugu.
  • Jardunbidea berrikuntzarako tokia egiten dugu.

Irakatsi denarekiko koherentzia

  • Badakigu hitzek baino testigantzek konbentzitzen dutela.

1912an Pedro Povedak hau idatzi zuen:

“"Hain gauza onak entzunda Bilbori buruz, han Akademia bat sortzeko ideia gustatu zitzaidan"”.

1924ko urriaren 1ean, Instituzio Teresiarraren  Akademia inauguratu zen, Campo Volantin kaleko 37. zenbakian. 1926an lekuz aldatu zen eta Fontecha y Salazar kaleko 2. eta 4. zenbakietara eraman zen. Eraikin berean lehen hezkuntzako ikastetxe bat jarri zen martxan.

1932ko urrian, Indautxuko Gordoniz kaleko 14. zenbakian bigarren hezkuntzako emakumeentzako ikastetxea hasi zen lanean. Ikastetxe hori eta Vera Cruz ikastetxea aitzindariak izan ziren Bilbon, emakumeei prestakuntza eskaintzeagatik.

1943an, Gordoniz Kaleko jarduerekin jarraitzen zela, Fontecha y Salazarreko ikastetxea  Simon Bolivar kaleko 5.era lekualdatu zen. Eraikin berean, Elizaren Normalaren Eskola  zegoen. 1948tik aurrera, Eskola Normala (gaurko Begoñako Andra Mari Magisterio Eskola) ezarri zen egoitza horretan, eta 25 urtez jarraitu zuen han, 1973ra arte.

1975ean MECek “Colegio Femenino” izenaren ordez “Ikasbide Ikastetxea” deitzea baimendu zuen.

1979an irakaskuntza elebidunaren esperientzia hasi zen (Euskara-Gaztelania) Haur Hezkuntzan eta OHOko 1. mailan, maila hauek urtetik urtera handituta. Ikasturte horretan bertan nesken ikastetxea izateari utzi zion eta ikastetxe misto bihurtu zen.

1994ko azaroaren 23ko agindu bitartez, DBH irakastea baimendu zen. Une horretatik aurrera irakaskuntza 16 urte arte hedatuta geratu zen.

1999-2000 ikasturtean zehar esperientzia berri bati ekin zitzaion gure ikastetxean: 2 urteko gela jarri zen abian. Horrela, adin honetako seme-alabak zituzten ikastetxeko eta gure inguruneko familia askoren eskariari erantzun zitzaion.

Ikastetxearen historia arretaz irakurriz gero, ikus daiteke 85 urte hauetan zehar konpromisoa egon dela eta badagoela uneko uneari jaramon egiten dion ikastetxea eraikitzeko, unean uneko gizartearen erronkei erantzuteko metodo eta pedagogiaren bidez.

Elikadura azturarekin lotutakoak:

  1. Dieta orekatua ezagutu.
  2. Janariarekiko jarrera irekia garatu.
  3. Elikagaien garrantzia baloratu.
  4. “Denetik” jaten ikasi.

Higienearen azturarekin lotutakoak:

  1. Zaintza pertsonal egokia mantentzea: eskuak, soinekoa eta abar garbitu.
  2. Jangelako espazio fisikoa eta bere osagaiak zaindu.
  3. Mahai-tresnak ondo erabili.

Bizikidetzarekin lotutakoak:

  1. Mahaian gizalege-azturak garatu.
  2. Beste pertsona batzuk errespetatu.
  3. Programaturiko jardueretan parte hartu.
  4. Lan txikiak egitean erantzukidetasuna garatu.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: