Colegio Ikasbide Ikastetxea

Pasa den hilean, maiatzaren 6tik 12ra, 4. DBHko ikasleek, zortzi helduekin batera (irakasleak, Paco eta Chus guraso agurgarriak eta beste kide batzuk) Donejakue bidearen bost etapa, 103 km, egin genituen (Peruscallotik-Sarria).

Erritmo eta giro egoki batean egin genituen, euripean zein eguzkitan ibili ondoren heldu ginen Santiagora, beste zenbait erromesekin batera. ¿Atsekaberik? BAT, gure Athletic kutunak galdu egin zuen UEFAko finala, baina ez genuen etsi eta amaiera arte egon ginen animatzen.

Bidearen sentsazioa izan ginen!

Familia agurgarriak:

San Pedro Povedaren inguruko ospakizunak direla eta, ekainaren 1ean, Carmen Parrokian, 10,00etan ospatuko den Eukaristian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Ekitaldi honetan ere Instituzio Teresatarraren 100 urteak ospatu nahi ditugu. Horretarako, hartu dugun leloa "Memoriatik konpromisora" delakoa izan da, eta horrela, topaketa xume honen bidez, IT Fundazioaren ehungarren urteurrena amaitutzat emango dugu. Era berean, 2011-2012 ikasturtean zehar hausnartutako, ikasitako eta bizi izandako guztia ere bilduko dugu une horretan.

Zuen presentzia eskertuko genuke ikasturtea elkarrekin amaitzeko, komuneko proiektu baten pean dagoen kristau komunitate bezala.

Datorren oporraldia guztiontzat zoriontsua izan dadila opatuz, zentroaren eta Zuzendaritza Taldearen izenean jaso ezazue agurrik beroena.

Mª Begoña de Viguri
Pastoral Dep. koordinatzailea

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: