Colegio Ikasbide Ikastetxea
Ekintzako irudiak.
DBH 3. mailakook Kalitatea Fundazioak antolatutako irteeretan parte hartu dugu.
Durangaldera joan ginen eta han ustiapen batzuk bisitatu genituen: sagardotegi bat, haragi-behi hazienda bat eta negutegi batzuk.
Argi geratu zitzaigun Fundazio horren xedea kalitatezko produktuak ekoiztea dela, beti ere ingurunea errespetatuz.
Eguneko irudiak.
Pasa den otsailak 17an, arratsaldez, eskolako patioan Aratusteak ospatu ditugu.
Horretarako, gure mozorroak prestatzeko "Bremengo musikariak" ipuinaren pertsonaiak kontutan izan ditugu. Dakizuenez, duela egun batzuk, ipuin honetako antzeslana ingelesez Karmengo aretora ikustera joan ginen.
Ospakizun-eguna izan baino aurreko egunetan eta gure andereñoen laguntzaz, zegozkigun mozorroak egin ditugu: bi urtekook txakurrez mozorratu gara, hiru urtekook astotxoz, lau urtekook oilarrez eta bost urtekook katuz. Honez gain, abesti batzuk buruz ikasten saiatu gara eta honen koreografia nola egin behar genuen praktikan jarri dugu.
Ospakizun-egunean, prest egon garenean, patiora jaitsi eta, nola geunden mozorrotuta kontuan izaten, taldeka jarri gara prestatuta geneuzkan abestiak eta dantzak gure lagunen aurrean jokatzeko. Amaitzeko, denok batera kantatzen eta dantzatzen egon gara.
Zeinen ondo pasatu dugun ikus dezazuen, egindako argazkiak Aratusteak 2012 bildumean begira ditzakezue. Espero dugu zure gustokoak izan daitezen.
185 orria 212 orritik