Colegio Ikasbide Ikastetxea

Udazkena dela eta, 2. zikloko Haur Hezkuntzako haur guztiak Indautxuko plazara eta Doña Casilda parkera atera gara paisaian gertatuko aldaketak behatzera.

3 urtekoak, Indautxuko plazara joan baino lehen, ikasgelan zuhaitzen argazki batzuk begiratzen egon gara gero hauek plazan bertan aurkitzeko. Tamaina, kolore eta forma askotako hostoak hartu eta gero, andereñoek jolas-parkean tartetxo bat elkarrekin jolasten utzi digute. Ikasgelara heltzean, plazan hartutako hostoak sailkatu ditugu kolorea kontutan izanez.

4 urtekoak, Doña Casilda parkera naturan udazkeneko aldaketak eta gure hiriaren ezaugarri batzuk ikustera joan gara; alegia, metroa, Iberdrola Dorrea, Arte Ederretako Museoa, Indautxuko enparantza,... Primeran pasatu dugu eta asko gozatu dugu.

5 urtekoak, Doña Casilda parkera ere jaitsi gara. Aurreko egunean, ikasgelan Bilboko plano batean nondik joango ginen ikusi dugu. Parkean bertan gure inguruneko gauzak zentzumenez hauteman behar izan ditugu. Buelta eder bat eman eta gero, leku apropos batean eseri gara eta parketik ikusi, entzun, ukitu eta usaindu ditugun gauzetatik bana lan-koadernoan margotu egin ditugu. Bukatzean, jolasean ibili gara jolas-parkean eskolara igo aurretik. Arratsaldez, topagunean gure esperientziaz hitz egin eta gero, Bilboko planoan parkera joateko jarraitu dugun bidea markatu dugu eta marrazki ederra egiten saiatu gara.

Irteerako argazki batzuk ikusi nahi badituzue, sakatu hurrengo link hauetan:

3 urte - 4 urte - 5 urte

Espero dugu zure gustokoak izatea.

Guraso agurgarriok:

Ikasturte hasierako batzarrean aurreratu genizuen bezala, hitzaldi bi antolatu ditugu eta gustatuko litzaiguke zuek guztiok etortzea. Lehenengoa, azaroaren 10ean izango da eta izenburua hau da: "Somos estrellas de cinco puntas".

Hitzaldia, printzipioz, Lehenengo Hezkuntzako gurasoentzat zuzenduta dago, baina zuen gustokoa izango delakoan gonbidapena guztiontzat luzatuko dugu.

Hurrengo ostegunean, arratsaldeko 18.00etan eskolako gimnasioan itxaroten zaituztegu.

Mila esker

DBHko 1. mailakoak Abellanedako Museora joan ginen. Paleolitori Buruzko dokumental bat ikusi ostean, bi taldetan banatu ginen: batzuk suaren garrantziari buruzko filme bat ikusten zuten bitartean, beteeak hainbat tailer egin zituzten (sukarriaren lana, sua, labar artea, gizakiaren eboluzioa). Oso ondo pasatu eta asko ikasi genuen. Enkarterrietako Museoaren web orrian ikus ditzakezuen argazkiek adierazten duten bezala.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: