Colegio Ikasbide Ikastetxea

Gaur Euskeraren eguna ospatu dugu. Primeran pasatu dugu! Goizean, bi ekintza egon dira nagusiki: Herri Kirolak (Terrazan) eta Klaseko ekintzak (lauburua, marrazkiak, karaoke, Herri Kirolen jolas interaktiboak, hutsuneak betetzeko Musikaren Doinuako kanta, herri kirolen aurkezpen txikia eta bideoak, besteak beste). Beste aldetik, arratsaldean, dantzaldia egin dugu. Honetan Txapeltxuren agerpena eta agurra izan dugu eta maila bakoitzak prestatutako euskal dantza egin du. Azkenik, denok batera bolutarioek prestatu duten dantza egin du. Egun bikaina izan da!

5. mailako ikasleek, abenduaren 5ean txango bat egin zuten Urkiola Parkera. Hor eguna pasatu zuten ekintza eta jolas desberdinak egiten iraunkortasuna ikuspegi kritiko batetik aztertzeko eta gizakiaren ohituren eta ekintzen eragina paisaian eta naturan ezagutzeko helburuarekin. Ezin hobeto pasatu zuten!

DBHko 3. mailako ikasleak Galdakaoko Coca-Cola lantegia bisitatzera joan dira. Geografia ikasgaian ikasten dauden bigarren sektorea zuzenean ezagutzea zuen helburu irteera honek. Labtegiaren funtzionamendua ezagutzea oso interesgarria izan da. Gainera hainbat edari dastatzeko aukera izan dugu. 

Familia agurgarriak:

Ikasbide ikastetxea Ingeleseko B2 ziurtagiri-emaile bilakatu da. Ziurtagiria Kanpo Hezkuntza erakundeek zein Oxford unibertsitateak aintzatetsi dute.

Gaur egun, 15 urtetik gorako ikasleek beren Ingeles-maila egiaztatzea komenigarria dela uste dugu eta orain ikastetxean daukate azterketa egiteko aukera. Beste ziurtagiri batzuk (First Certificate of Cambridge, adibidez) lortzeko ez bezala, azterketa hau egiteko ez da heziketa berezirik behar.

Irakurri gehiago ...

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: