Colegio Ikasbide Ikastetxea
Ikasturte hasieran zuokin, gurasookin, izandako bileretan, ikasturteko hezkuntza-proposamena aurkeztu genizuen eta ikastetxea Intered-ekin “educar sumando, la fórmula del cambio” (bat eginez hezi, aldaketaren formula) kanpainarekin elkarlanean arituko dela esan genizuen.
Orain, Giza Eskubideen Egunaren ospakizuna dela eta, beste urrats bat emango dugu. Ikastetxeko eskola-elkarteari lan egingo dugun proiektua aurkeztu nahi diogu. Ikastetxeko ikasleei Bogotako (Kolonbia) Patio Bonito auzoko “El pequeño trabajador” (Langile txikia) proiektua jakinaraziko diegu.
Izan ere, hau da Pequeño Trabajador fundazioaren asmoa:
- Ume eta nerabe langileen bizi-baldintzetara egokitutako lehen hezkuntza eskaintzea.
- Umeen eta nerabeen gaitasunak hobetzea, horien eskubideak defendatzeko, herritarren parte-hartzerako prestakuntzaren bitartez.
Gizakiei buruzko bestelako ikuspegia (emakumeak, umeak, biztanle baztertuak) dakarren ikuskeratik elkarlanean dihardu Intered-ek fundazio honekin. Talde horiek ez dira babesa behar duten biktimatzat jotzen, beren eskubideak ezagutzen dituzten eta horiek eskatzeko gai diren eskubidedunak baizik.
Proiektu honen bidez, hezkuntza izateko eskubidea eta eginbeharra landu nahi ditugu, zeren eta, gure ustez, hezkuntza, kanpainaren ikurritzak dioenez, giza garapenaren eragilea baita.
Ikasturte honetan, hain zuzen, familioi laguntza eskatzen dizuegu, seme-alabon hezkuntzan duzuen zeregina ordezkaezina baita. Horiek horrela, guztion artean hezi nahi dugu, hots, bat eginez. Ikasturtean zehar, errealitate horri buruz eta ikasleekin egingo ditugun ekintza jakinez informazio gehiago emango dugu.
Egizu amets itzarrik: saiatu zerbait hobetzen eta egizu berehala.
Irteeran egindako argazkiak.
Urriaren 21ean, DBHko 1go mailakoak Abellanedako Museora joan ginen. Paleolitori Buruzko dokumental bat ikusi ostean, bi taldetan banatu ginen: batzuk suaren garrantziari buruzko filme bat ikusten zuten bitartean, beteeak hainbat tailer egin zituzten (sukarriaren lana, sua, labar artea, gizakiaren eboluzioa).
Oso ondo pasatu eta asko ikasi genuen. Enkarterrietako Museoaren web orrian ikus ditzakezuen argazkiek adierazten duten bezala.
205 orria 212 orritik