Colegio Ikasbide Ikastetxea

“Beste ikusteko era bat, beste egiteko modu bat. Berdintasunaren alde, mugitu.”

Gure familia da begiratzen eta aritzen garen lehenengo cunea, baita jarrera ardurarsuak sustatu, adiskidetasuna, anaitasuna eta besarkatzeko gogoa bizi eta urrun heltzeko elkar lagundu nahi dugun lehenbiziko esparrua ere.

Haur Hezkuntzan gure ondoan egin ohi diren pertsonekin bizi ditugun pasadizoak biltzen ari gara.

Gaur egun gure etxean alaitasuna, begirunea, tratu onak eta antzeko jarrerak eta portaerak sortzen ikasi nahi dugu.

Hurrengo abenduaren 10ean, Giza-Eskubideen eguna ospatzea helburu izanik, klasean horma-irudi handi bat egingo dugu. Horretarako, aste honetan zehar arduraz landuko dugu bakoitzak bere etxean egiten duena eta elkarren ondoan denbora gehiago egoteko, elkarri ipuinak eta pasadizoak kontatzeko, elkar besarkatzeko eta elkarrez gozatzeko momentuak sustatuko ditugu.

Momentu horiek lortzeko ume bakoitzak egin dituen ahaleginak islatzen dituzten argazkiak eta marrazkiak elkartzea eskatzen dizuegu (neurria: 10x15. Ez da itzuliko).

Adibidez: Nire jostailuak batzen ditut, nire arropa zikina eramaten dut saskira, bakarrik jaten dut, mahaia prestatzen laguntzen dut...

Eskertu nahi dizuegu zuen laguntza, baita zuen seme-alaben izenean ere.

Haur Hezkuntza irakasle taldea

Aurreko egunean, Vita —margolaria— eta Jose —autobus gidaria—, hau da Marcosen ama eta Aimarren aita, gure ikasgelara etorri ziren. Haiekin, haien lanari buruzko hainbat gauza ikasi dugu.

Egun horretako argazki gehiago ikusi nahi baduzue egin “clic”  beheko link-etan edo argazki galerian. Honetan, sukaldearena ere egiten ikusi ahal izango gaituzue, izugarrizko mazedonia prestatzen.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: