Colegio Ikasbide Ikastetxea

Pasa den otsailaren 4an, herri-tradizioa jarraituz, eskolako ikasleok kalera atera ginen Agate deunari kantatzera.

Goizez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakook Bilbotik kalejira egin genuen abesti ezaguna geure ahotsaz eta makilez interpretatuz. Arratsaldez, Indautxu plazaraino hurbildu ginen gure senitartekoek ikus eta entzun gintzaketen. Hiru t'erdiak inguruan, Haur Hezkuntzako lagunok atera ginen eta ordu bat geroago Lehen Hezkuntzakook.

Gure senitarteko guztiei bertan egotea eskertu nahi diegu.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: