Colegio Ikasbide Ikastetxea

1911n ekin zion Povedak, Oviedon, lehenengo Akademia Teresatarrari. Berehala, Akademia horren ekintza Espainia guztitik hedatu zen eta 1924ko urtarrilaren 11n onespen kanonikoa jaso zuen, izaera unibertsaleko jaierazko bazkun  bezala, Instituzio Teresatarra izenarekin.

Pedro Poveda 1902an irten zen lehen aldiz Andaluziatik. Madrilera joan zen, Guadixen zituen eskolentzako laguntza ekonomikoaren bila. Urte batzuk geroago, berriro zeharkatu zuen penintsula, Asturiasko mendietaraino.
Covadongan bizi izan zen, Santutegiko kalonje bezala, 1906tik 1913ra bitartean, Kobaren eta Basilikaren inguruan, erromesei laguntzen. Urte haietan, ikasi egin zuen, lan intelektualari ekin zion, egunkarietan eta aldizkarietan kolaborazioak egin zituen, eta hainbat argitalpen eta hezkuntza-proposamen egin zituen. Halaber, Instituzio Teresatarraren funtsezko oinarria izango ziren Akademia eta Zentro Pedagogikoak sortzeko lehen urratsak eman zituen.

Guadixen eta Covadongan bizi izan zituen esperientziek, geroan izango zituen planteamenduen zimenduak eraiki zituzten. Covadongatik, hezkuntza- eta eskola-munduan eragina zuten nobedadeez jabetu zen,  eta 1911. urteaz geroztik, Instituzio Teresatarraren iturria izango zen Irakaskuntzarako Instituzio Katolikoa sortzea bururatu zitzaion Povedari.

1911tik 1924ra bitartean, Pedro Povedak hezkuntza-proiektu berria abiarazi zuen eta proiektu hark garaiko gizartea harritu zuen, Espainian barrena hedatu zen moduagatik eta azkar zabaldu zelako. Proiektu haren helburua, irakaskuntza publikoan eta pribatuan jarduteko profesional kristauak prestatzea izan zen (batez ere, emakumeei irakasteko). Eta errealitate korapilatsu hartan, Santa Teresa Jesusenaren Akademiak nabarmendu ziren.
Povedaren proposamenak “misioa” eta “ikuspena” uztartu nahi zituen, beti aurrerantz begiratzearren. “Ikuspena” soziala eta hezitzailea izan zen aldi berean. Eta “misioa”, gizarteari eta Elizari zerbitzatzeko.

Ikasbide Ikastetxea hezkuntza-modu eta erakunde berrien artean dago: unibertsitate-egoitzak, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak, gizarte- eta hezkuntza-proiektuak, lehenengo “Akademia” haien bilakaera bezala sortuak. Erak aldatuz joan dira, baina Akademien Ekintzaren Povedaren pedagogiaren printzipioak eta ikuspegiak ez dira aldatu: gizakiaren garapena osatzen duten balore-munduan fedeak eta zientziak zentzu integratzailea izatea; hezkuntzak bizitza bera egituratzen duen ardatz bezala duen ezinbesteko garrantzia; ikasketa eta ikerketa aintzat hartzea; emakumea eta horrek gizartearen egituretan duen tokia sustatzea edo erdeinatuen alde egitea.

Instituzio Teresatarrak, bere misioaren xede diren 30 herrialdeetan ospakizunak antolatuz ospatuko du sortu zeneko 100 urte bete direla, eta elkarteko kideak dauden lekuetan etorkizun hobea eraikitzeko konpromisoa hartuko du.
Zuzendari nagusia, Mendeurrena iragartzean, San Pedro Povedaren hitzez baliatu da, hark ekindako misioa bizi dutenek, “gure gizarteetan eta kulturetan eskuzabaltasunez eta erabakitasunez konpartitzen jarrai dezaten...

Gizartera hezkuntzaren eta kulturaren berriona eramatera bultzatzen gaituzten arrazoiak mende honetarako argi eta garbi adierazten jarraitzea, zeren eta, gure ustez, horiek nahitaezko bitartekoak baitira bizimodu gizatiarrak eta Jainkotiarrak hezteko”.

Gehiago jakin nahi baduzu, jo Instituzio Teresatarraren web-orrialdera.

Pasa den martxoak 4an, arratsaldez, eskolako patioan Inauteriak ospatu dugu.

Horretarako, "Sagutxo pinpirina"-ren ipuineko pertsonaiak kontutan izan ditugu. Dakizuen moduan, duela aste batzuk, ipuin honetako antzeslana ingelesez Karmengo aretora ikustera joan ginen.

Ospakizun-eguna izan baino aurreko egunetan jarduera ezberdinak egin ditugu:

  • Ipuineko elkarrizketa batzuk euskeraz ikasi ditugu eta taldeka entseguak egin ditugu gero ondo antzesteko.
  • "The vain little mouse" abestiaren hitza buruz ikasten saiatu gara eta honen koreografia nola egin behar genuen praktikan jarri dugu.
  • Gure andereñoen laguntzaz, zegozkigun mozorroak egin ditugu.Txikitxuenok katutxoz mozorratu gara —bi urtekook laranjaz eta hiru urtekook grisez—, lau urtekook txakurrez eta sagutxo pinpirinez eta bost urtekook txerriz eta sagutxo pinpirinez ere bai.

Ospakizun-egunean, DBHko lagun batzuk gugana etorri dira aurpegiak margotzen baita mozorroak jartzen erelaguntzeko —eskerrik asko—. Denok prest egon garenean, patioan pertsonaien arabera taldeka jarri gara eta prestatuta geneukan ipuineko antzezpena egin dugu, sagutxo pinpirinak taldez talde pasatu diren bitartean. Geroxeago, "The vain little mouse" abestia kantatu eta dantzatu egin dugu.

Zeinen ondo pasatu dugun ikus dezazuen, egindako argazkiak Inauteriak 2011 bildumean begira ditzakezue. Espero dugu zure gustokoak izan daitezen.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: