Colegio Ikasbide Ikastetxea

Urriaren 21ean, DBHko 1go mailakoak Abellanedako Museora joan ginen. Paleolitori Buruzko dokumental bat ikusi ostean, bi taldetan banatu ginen: batzuk suaren garrantziari buruzko filme bat ikusten zuten bitartean, beteeak hainbat tailer egin zituzten (sukarriaren lana, sua, labar artea, gizakiaren eboluzioa).

Oso ondo pasatu eta asko ikasi genuen. Enkarterrietako Museoaren web orrian ikus ditzakezuen argazkiek adierazten duten bezala.

Urriaren 14an, goizean, 4. DBHko ikasleak Bilboko Justizia Auzitegira joan ginen.

Bertan gida batekin egon ginen. Hasieran Justiziaren funtzionamendia azaldu zigun. Gero, epaiketa batzuk ikustera joan ginen. Gero leotzak ikustera eraman gintuen; hor atxilotutako jendeak epaiketaren eguna igarotzen du.

Azkenik autopsiak egiten diren lekura joan ginen eta mediku batek han egindako prozedimenduak azaldu zizkigun. Oso interesgarria iruditu zitzaigun bisita.

Lagun agurgarriak:

Eskutitz honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuetan Eskola-kontseiluetako bi gurasoen ordezkaritza aldatu behar dela jakinarazten nahi dizuegu.

Gurasoen egutegia hau izango da:

  • Hauteste-erroldak argitaratzea, urriaren 20tik 28ra.
  • Hautagaien aurkezpena, urriaren 21etik 28ra (Hautagai izateko, Ikastetxeko Idazkaritzan zure datuak eman behar dituzue).
  • Hautagaien eta hautesleen zerrendak behin-behinezkoz argitaratzea, urriak 29.
  • Zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea, azaroaren 2tik 4ra.
  • Hautagaiak aldarrikatzea, azaroaren 10ean.
  • Gurasoen hauteskundea, azaroaren 15ean (16.45etik 17.45era, liburutegian).
  • Hautatuen aldarrikatzea, azaroaren 16an.
  • Emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea, azaroaren 18tik 22ra.
  • Emaitzak behin-betikoz argitaratzea, azaroaren 30ean.
  • Ikastetxeko Eskola-kontseilu berria eraketa, abenduaren 9an 18.00etan liburutegian.

Horretarako, botoa posta sistemaren bidez eman daiteke, boto hau hauteskundearen eguna baino lehen Zuzendaritzan egon beharko da. Horretarako Idazkaritzan eman beharreko agiriak (gutunazal itxia):

  1. Eskabidea sinatuta, posta bidezko botoa emateko eskubidea eskatzen (izen-abizenak, NANren zenbakia eta botoa zein sektoretan ematen duen).
  2. NANren edo antzeko egiaztagiriaren fotokopia.
  3. Gutunazal itxia, boto txartel betea barruan duela (Idazkaritzan aurkituko dituzue).

Gogoratu bai aitak, bai amak botoa eman dezakezuela eta botoa ematerakoan NAN aurkestu behar duzuela.

Agur bero bat,

Zuzendaria - Aitor Arriaga

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: