Colegio Ikasbide Ikastetxea

Lehen Hezkuntzako ikasleok hainbat irteera egin ditugu ikasturte amaiera ospatzeko. Oso desberdina izan denez, txango txiki hau behintzat egin nahi izan dugu, ikasturtea ahalik eta ondoen amaitzeko.
Kurtsoari agurra emateko, 1. eta 2. mailako ikasleok Casilda parkera joan gara. Zabuetan ibili eta gero hamaiketakoa egin dugu naturaz eta ikaskideekin gozatuz. Primeran pasatu dugu!!

Aste honetan zehar, Espainiako zentroen sarea osatzen dugun ikastetxe guztiok San Pedro Poveda jaia ospatu dugu. Maiatzaren 5ean eta 7an hainbat jarduera egin ditugu gure sortzailearen bizitza eta obrak hobeto ezagutzeko.
Kurtso honetan ohizkoak izaten diren jarduerak aurrera eramatea zaila da, baina ez dugu ospatzen jarraitzeko aukera galdu nahi.
Ikasbidetik zuekin Instituzio Teresiarra osatzen dugun eskola guztiekin egin genuen manifestua partekatu nahi dugu: “Bizitzako gatza gara, barre egiten dugunean, negar egiten dugunean, abesten dugunean, dantzatzen dugunean, triste gaudenean, pozik gaudenean, kezkatuta gaudenean eta irtenbidea aurkitzen dugunean. Ez dugu inoiz gure zaporea galtzen, besteekin elkarbanatzen dugu, nirekin, zurekin, gurekin, pertsona guztiekin, berez bizitzako gatza garelako”.
Eta elkarbanatu eta ikasi dugun guztia erakutsi ere.

Giza gorputzaren proiektua garatu ostean, saio desberdin bat egin dugu ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko. Saio honetan txokoka lan egin dugu eta txoko bakoitzean giza gorputzari buruzko ekintza edo jolas bat egin dugu. Jolas eta ekintzen artean hurrengoak egon dira: errealitate areagotutako txartelak, puzzleak, karten jokoak eta giza gorputzaren maketa desberdinak beraien atalak kokatzeko. Ikasitakoa jolastuz indartzen dugu!
12 orria 196 orritik