Colegio Ikasbide Ikastetxea

OLENTZERO ETORRI DA !!!
Gaur arratsaldean Olentzero etorri da gure Haur Hezkuntzako ikasleak bisitatzera.
Gure 2 urteko umeak bisitatzen hasi da, eta gero ikasgelaz gela joan da, talde bakoitza bisitatuz.
Ez zioten itxaroten, eta zoragarria izan da haien harridura aurpegiak ikustea.
Olentzero beraiekin solasean aritu da; opari bana eraman du eta arduradunek talde bakoitzarentzako oparia jaso dute.
Eta agur esan baino lehen, “aspitoak” banatu ditu txikien artean, eta “huesitoak” besteen artean eta ikasleek eskertu egin diote Eguberrietako abestiak kantatuz.
Magiaz eta ilusioz betetako arratsaldea izan da!
ESKERRIK ASKO, OLENTZERO!

Bigarren mailarako, Plastika hainbat teknika zein gai interesgarri jorratu dittugu, lan arloa norabide bat baino gehiago hartzeko asmoz. Euskal Herrian bizi ezkero, laister ohartzen gara sukaldaritzarekin dugun harreman estua, eta honi garrantzia emateko asmoz, artearekin elkarlana sustatu dugu “Errezeta Ilustratua” deituriko proiektu piktoriko bat. Margolanaren eta ondo jatearen gehiketa paregabea! Bigarren mailan ere zenbait teknika piktorikoak landu ditugu, gehienbat marraz eta puntuez osatua, gure ingurumena puntuz eta marraz osatuta dagoela ohartzen baitgara begiak ondo zabaltzen baditugu.

Joan den abenduaren 15ean, DBHko 4. mailako ikasleok topaketa bat izan genuen Mikel Santiagorekin, El mal camino, El mentiroso, La isla de las últimas voces edo En plena noche bezalako liburuen egilea, baita Ikasbideko ikasleen aita ere. Forum-liburua La última noche en Tremore Beach (Mikelek 40 ale eman dizkigu) bere lehen lanaren inguruan biratu da. Urrian eta azaroan irakurri ondoren, fitxa bat prestatu dugu obra aztertzeko eta Mikeli horri buruzko galderak egiteko.
8 orria 196 orritik