Colegio Ikasbide Ikastetxea

Asier V. Y.k, 20-21 ikasturteko DBHko 4. mailako ikaslea, Ikasle Bikainentzako Casilda Iturrizar Andrea – Epaltza Alarguna hamar beketako bat lortu du.
Horrela, urriaren 14an ikasleek mailaz mailako bost ariketa egin zituzten, izangaien ezagutzak neurtzeko, hainbat ikasgaitan: Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia. Probak Bilbao Arena Kirol Jauregian egin ziren.
ZORIONAK, ASIER!

Gaur gure ikastetxean Santa Teresa eguna ospatzen dugu. Egun berezia da guztiontzat, topaketa eta ospakizun eguna. Azken aste hauetan, haren irudia landu dugu, eta hura Jainkoarengana eta besteengana nola hurbiltzen zen jakin nahi izan dugu: beharrezkoa da geure buruarekin konektatzea, gero besteengana hurbiltzeko.
Horregatik, etapa guztietan, era batera edo bestera, geure burua hobeto ezagutzen lagundu digun barne-esperientzia egin dugu. Horrela, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetan harribitxien irudia erabili dugu gutako bakoitzaren balio bakarraren sinbolo gisa. Ikasle nagusiekin gazteluaren irudia landu dugu, gutako bakoitzaren barruan Jainkoa dagoela aitortzeko.
10 orria 196 orritik