Colegio Ikasbide Ikastetxea

Joan den astelehenean, familia askok Belengo Bakearen Argia eraman zenuten zuen etxeetara, Indautxuko plazan deitutako ekitaldiaren ondoren. Atzo gure faroltxoarekin Karmengo Elizara joan ginen, eskolara bake, maitasun eta itxaropen mezu hau ekartzeko.

Bideoa Youtube-n

Bilboko Instituzio Teresatarraren  familiak, oraingo langile eta langile ohiak, oraingo ikasle eta ikasle ohiak eta Bilboko lagun agurgarriak:

Hiruhilekoa amaitu baino lehen, Instituzio Teresatarraren  familiako kide zaretenei albiste bat jakinarazi nahi dizuegu. 2024ko urtarrilaren 11n Instituzio Teresatarraren  Onespen Pontifizioaren Mendeurrena ospatuko dugu.

Duela 100 urte Pedro Povedak "akademietako lanen" bitartez hezkuntza eta, bereziki, emakumearen papera bultzatzeko hasitako Instituzio Teresatarra, Elizak onartu egin  zuen.

Instituzio Teresatarra  100 urte daramatza Povedaren amets hau bizitzen! Eta OPEN
leloarekin ospatzen du: etorkizunera zabalik, baina Povedaren betiko Ideia Onarekin jarraituz.
 
Mendeurrena ospatzeko 2024. urtea eukaristia batekin hasiko dugu.  Urtarrilaren 11n Bilboko Santiago Katedralean 19: 00etan ospatuko da. Gonbidatuta zaudete. Etorriko zaretela espero dugu.

2024an beste ekitaldi batzuk antolatutako ditugu, horien berri emango dizuegu.

Mendeurrenari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, satu esteka honetan: https://www.itweareopen.com

Ikasbiden ilusio handiz eta goitik behera ospatzen dugu euskararen eguna. Eguna sintonia onarekin hasteko Indautxu plazara irten ginen gure Super Katu maskota maitearekin batera "Hotz ala bero, euskara egunero" gure manifestu eta leloa irakurtzera eta jarraitzeko flashmove bat egin genuen "etorri, zeu zara faltatzen den bakarra". 

Ondoren, txorizo, euskal dantzak, ipuin kontalaria, herri kirolak... izan genituen Ikastexean, gure kultura erakutsi eta gerturatzeko. Gozamenez eta alaitasunez betetako eguna.
Eta zuk, zer espero duzu? Eman euskarari eta, ez ahaztu: "Hotz ala bero, euskara egunero"

IKASBIDEn hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiten dugu, pertsona guztien parte-hartze aktiboa eta konprometitua justiziaren, genero-berdintasunaren eta gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunaren alde sortuko duena . Eta, horretarako, Teresiar Erakundeko Intered GGKEaren laguntza dugu.


Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da. Eta Ikasbiden gaur ospatu dugu.

  • Haurren, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sinesten dugulako, eta, beraz, hezkidetzatik hezten dugulako.
  • Indarkeria matxistarik gabeko mundu baten aldeko apustua egiten dugulako.
  • Badakigulako horiei aurrea hartzeko hezkuntzak oso zeregin garrantzitsua
    duela.

Horregatik guztiagatik, ikasle guztiek hainbat jardueratan parte hartu dute. Has gaitezen egiten!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: