Urriaren 15ean, Santa Teresa Eguna eta Bilbon Instituzio Teresiarraren urteurrena ospatzeko, El...
Bilboko Instituzio Teresiarraren lagun agurgarriak:Pozten gaitu jakinarazteak Instituzio...
Familia horiek:Udako oporrak familian atseden hartzeko eta gozatzeko unea izana espero dut. Gaur...
Colegio Ikasbide Ikastetxea
Jardunaldiaren argazkiak.
Jardunaldiaren argazkiak.
Joan den ostiralean, otsailak 9, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok inauteriak ospatu genituen Indautxuko plazan.
Haur Hezkuntzan, "Bremengo musikariak" ipuina aprobetxatuz, ipuineko pertsonaia nagusiez mozorrotu ziren: 2 urte oilar, 3 urte katu, 4 urte txakur eta 5 urte astotxo.
Lehen Hezkuntzan, gaia gizateriaren historiako zibilizazio ezberdinekin erlazionatuta egon zen: 1. mailan Trogloditez, 2. mailan Galaktikoez, 4. mailan Bikingoz, 5. mailan Egiptoarrez eta 6. mailan Cowboyez. 3. mailako ikasleek ezin zuten inauterietako jaialdian parte hartu Lurraskako barnetegian zeudelako; hala ere, mozorrotu ere egin ziren.
Primeran pasatu genuen eta asko gozatu genuen desfilea eta dantza egiten. Gure familia eta lagunak guregana etorri ziren.
Haur Hezkuntzan metodologia aktiboen bidez lan egiten dugu, horiek ikaskuntza dinamikoagoa errazten baitute, eta protagonismo handiagoa ematen baitiete ikasleei beren ikaskuntza-prozesuan.
Metodologia aktiboen helburua da ikasleek ikaskuntza-prozesu eraginkorra garatzea, eta esperientzia da ikaskuntza-iturri nagusia. Praktikaren bidez ikasten da (ikerketa eta ikasgelan zeharreko desplazamendua, jarduerak egitea, ikaskideekin lankidetzan aritzea), ikaskuntza jolas bihurtuz eta, horrela, motibazioaren, alaitasunaren eta talde-lanaren bidez haurren interesa piztuz.
Metodologia horiek
4 orria 209 orritik