Urriaren 15ean, Santa Teresa Eguna eta Bilbon Instituzio Teresiarraren urteurrena ospatzeko, El...
Bilboko Instituzio Teresiarraren lagun agurgarriak:Pozten gaitu jakinarazteak Instituzio...
Familia horiek:Udako oporrak familian atseden hartzeko eta gozatzeko unea izana espero dut. Gaur...
Colegio Ikasbide Ikastetxea
Apirilaren 29tik maiatzaren 3ra bitartean Elkartasunaren Astea ospatu genuen. DBHko 3. eta 4. mailako ikasle boluntarioek jai eguna antolatu genuen, apirilaren 30ean, asteartean.
Oso esperientzia ona izan da; tailerretan parte hartzeak gure ikaskide txikiak hobeto ezagutzeko aukera eman digu. Gero eta gehiago konturatzen gara denok osatzen dugula familia handi bat.
Zuen laguntzari esker, 2000 euro Interedeko Karibuni Liburutegia proiektuaren lana jarraitzeko lortu dugu.
Ikasbiden elkartasuna munduaren motorra delakoan gaude: "Keinu txikiak, amets handiak"
DBH 4 mailako ikasle talde batek Jakiunde elkartearen ziurtagiriak jaso zituen Elixabete Etxanoberen eskutik Bizkaiko Foru Aldundian. Jakiundek hitzaldi sorta bat antolatzen du, hainbat gai eta hizkuntzatan nerabeen artean jakiteko gogoa pizteko asmoarekin.
Maiatzaren 16an, osteguna, DBHko 2. mailako ikasle batzuk Gozogintzako Gremioko eskolara joan ginen eta tailer bat egin genuen lantegian. Kantitateak neurtzen, osagaiak prestatzen, amasatzen, forma ematen, laberatzen, txokolatearekin lan egiten, galletak egiten, napolitanak, hostore palmondoak egiten eta era guztietako gauza aberatsak dastatzen ikasi genuen!!!
Apirilaren 19an, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleok Areitz-Soroa baserri eskolara joan ginen. Baserri bateko ekintzetan aritu ginen: ogia egiten , sagar zukua dastatzen eta animaliei janaria ematen.
Egun itzela pasatu genuen!
2 orria 209 orritik