Colegio Ikasbide Ikastetxea

DBHko 4. mailako ikasle batzuek BILBAO EKINTZA tokiko garapen agentziaren bidez Bilboko Udalak garatutako proiektu batean parte hartu dute, emakumeen artean STEAM bokazioak (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikak Arte eta Humanitateekin lotuta integratzen ditu) sustatzeko helburuarekin.

Jarduerak 2 bisita izan ditu:


1. Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako ikastetxea

2. Gestionet, Teknologia Zerbitzu Aurreratuen esparruko enpresa, STEM profesional baten eskutik.

Ebidentziek erakusten dute Lanbide Heziketa, Zerbitzu Aurreratuen barruan, gaur egun funtsezko pieza dela profil teknologikoak hornitzeko, murgilduta gauden digitalizazio-prozesu geldiezinean.

Arrazoiren batengatik, genero-estereotipo tradizionalek eragina dute gazteen interesean:

- Ikasle mutilak: Kirolak, Zientzia eta Teknologia, Informatika, Programazioa eta Robotika

-Ikasleak neskak: eremu soziala, biosanitarioa, humanitateak

Beharrezkoa da STEAM talentuaren prestakuntza bultzatzea eta genero-estereotipo horiek haustea. Era berean, sentsibilizazio-ekintza bat da, gazteek Lanbide Heziketarekiko duten interesa sustatzeko, Zerbitzu Aurreratuen eremuan, sortzen duen enpleguaren kalitate-maila handia baitu ezaugarri.

Gaur, apirilak 23, liburuaren nazioarteko eguna ospatzen dugu eta Ikasbiden modu berezi batean ospatu nahi izan dugu: argazki lehiaketa batekin!! Pasaden astean zehar gure posta elektronikoan argazki polita eta originalak jaso egin ditugu eta horregatik parte hartu dutenei MILA ESKER esan nahi diegu!!! Oso zaila izan da bat bakarrik aukeraketa eta bi argazki izan dira saridunak: 

Ane eta Nerea Zorionak, neskak!! Jarraitu irakurtzen horrela edo edozein modutan!!

2019-2020 ikasturtean lanean hasi ginen NBUEGTZ proiektuarekin.
Handik hona, urtero erakutsi egin dugu adinekoekin batera ehundutakoa, hasieran horrela markatuta
zegoelako:

“Ikasturtean zehar, astelehenero, nerabe eta adinekoen arteko harremanak sendotzeko asmoz, elkarlanean ibiliko ziren. Eta, Athletic finalerdira heltzekotan, landutako guztia kaleratuko genuen.”

Proiektua aurkeztu genuen momentuan ez genekien zenbat denbora pasa beharko zen geure lana erakutsi arte. Baina esan behar, elkarlan honetan hasi ginetik, urtero joan behar izan dugula Misericordia etxeko zuhaitzak gorri ta zuri janztera.

Hauxe izango ote da urtea?

Bilboko Instituzio Teresatarraren Hezkuntza Komunitate eta Lagun agurgarriak:

2024 Intituzio Teresatarraren onespen pontifizioaren mendeurrenaren ospakizunarekin hasi genuen , baina ospakizunarako arrazoiak ez dira hor amaitu.


Dakizuenez, urriaren 1ean ospatuko da Instituzio Teresatarraren mendeurrena Bilbon. Beraz, ekitaldez beteko urtea dugu aurretik. Laster emango dizuegu horien berri. Hasteko, Mª Jesús Cava historialari Bilbao egunkarirako idatzitako artikulu bat bidaltzen dizuegu. Merezi du irakurtzea. Laster arte!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: